Hezkuntza

dessin-s'instruireBaionako Hiriak eta Hirigune Elkargoak ardura garrantzitsua dute formakuntzan eta heziketan.

Herriko etxeak eskola publikoen lokalak eta fonkzionamendua kudeatzen ditu. Hautetsi bezala, partaidetza mantenduko dugu irakasle ekipak eta guraso elkarteekin, hezkuntza politikaren beharrei erantzuteko. Inegalitateen kontra borrokatzeko, zailtasunak pairatzen dituzten ikasleak laguntzeko ekimenak sustatuko ditugu. Hezkunde nazionalarekin koordinatuz, helburu hau argia dugu : euskarazko irakaskuntza (elebiduna edo murgiltze sisteman) nahi duten gurasoek eskuratu behar dute haien etxetik hurbil.

Beste zerbitzu sozialak eta eskola erritmoen erreformaren ondorioz herriko etxeak antolatu eskolatik kanpoko jardunaldiak Baionako eskolako haur guztiei eskainiko zaizkie, ber baldintzetan.

Unibertsitatearen ondoan, partaide aktibo eta zorrotza izanen gara, goi mailako formakuntzak garatzeko hirigunean eta ikasleen bizia hobetzeko. Aldizkako formakuntzak, aprendizgoa eta formakuntza jarraikia bultzatuko ditugu.

Arte eta kultura hezkuntza, hizkuntzen ikaskuntza, teknologia numerikoen erabilpena, publiko guztiei eskainiko dizkiegu. Posible delarik, belaundiarteko tailerak auzo eta eskoletan antolatuko dira.

Ingurumena

Etxebizitza, bidaiak, hondarkinen biltzea, erregaien kontsumoa, ur zikinen tratamendua, eremu publikoak… Erronka guzti hauek lotuak dira eta politika orokor batean uztartu beharrekoak … Gure eguneroko bizia baldintzatzen dute bizi garen auzoetan. Eskala honetan da beraz biztanleen bizi ingurumena zehaztu eta antolatu behar.

Bizi garen auzoan, auzo guztietan, hitzarmen peko alokairua edo denek ordain dezaketen alokairua duten bizitegiak nahi ditugu. Aloitzea ez baita elikadura edo osasunaren kaltean izan behar. Lehentasunez bizitegi hutsak bete behar dira, beste batzuk eraiki baino lehenago. Energia kontsumo apala izango da eraikitzen edo zaharberritzen diren bizitegi guztietan.

Bizi garen auzoan, auzo guztietan, hurbileko saltegiak, artisauak, adineko jende eta haur tipientzako zerbitzuak nahi ditugu. Baita gune publikoak ere, jende guztien arteko harremanak ahalbidetzeko auzoan bertan.

Auzoz auzo mugitu nahi dugu, autoa baliatu gabe. Hirigunean, garraio publikoak garatzea hurrengo urteetako lehentasuna da eta bizitegi auzo berriak garraio sare honen inguruan kokatuko dira. Baionako hirigunea eta Errobi eta Aturri ibarrak, euskal kostaldea Donostiaraino garraio kolektiboen bidez elkarri lotu behar dira.

Baionan, auto aparkatzeak mugatuko dira, joan-jinak ahalbidetuz inguruko aparkalekuetatik. Gisa berean, oinezko eta bizikleta bide babestuek auzoak elkarri lotuko dituzte. Bizi garen auzoan, auzo guztietan, hondarkinen bilketa eta bereizketa hobetu behar da, birziklapena eraginkorragoa izateko eta hondartegiz kanpoko uzteak mugatzeko.

Bizi garen auzoan, auzo guztietan, ingurumena zaintzea lehentasuna dugu eta horretarako ibai uraren kutsadura saihesteko eta hondartzen kalitatea bermatzeko neurriak hartuko dira. Eremu naturalak eta biodibertsitatea zainduko ditugu eta energia berriztagarriak baliatuko ekipamendu publikoetan.

Bizi garen auzoan, auzo guztietan, erronka guzti hauei erantzuteko, hiriaren eta hirigune elkargoaren eskumenak eta baliabideak uztartu behar dira eta hirigune osoko « Tokiko hirigintzako plana » (PLU) bultzatuko dugu.

Ekonomia, Enplegua : BERTAN ERAGIN !

eco-emploiKrisi eta prekaritate testuinguru honetan, Baionako hiriak eta ACBA hiri elkargoak enplegu eta bertako ekonomiaren aldeko politika boluntarista bideratu behar dute.

Gure lehen ekintzak :

  • Ekintza ekonomikoak sendotu : Baionako portukoa, Izarbel, « Landes de Juzan » teknologia gunea, Europako pleita gunea, Teknohiria…
  • Ekonomia ekintzak garatzeko lurrak aurkitu eta ekintzak hirigune osoan banatu, garraio zerbitzu ona duten guneetan
  • Mugaz gaindiko ekimen ekonomikoak sustatu
  • Ingeniari eskolak (ESTIA, ISA-BTP) lagundu baita ikerketa guneak eta adar berriak ere
  • Herriko diru laguntzak ikasleentzat emendatu eta aprentizendako sortu
  • Euskara ikasteko edo hobetzeko aukerak garatu herriko etxeko edota hiri elkargoko langileendako (lanbide formakuntzaren barnean)
  • Lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten gazteak elkargo publikoetan enplegatu, « etorkizun enpleguak » baliatuz (laister erretretan izango direnek formatuko dituzte eta enplegu iraunkorra bermatuko zaie)
  • Enpresen engaiamenduak – aginte publikoen laguntzaren ordez hartuak – gardentasunean formalizatu eta jarraitu (lurraldean gelditzea, ingurumenaren aldeko neurriak…)
  • « Euskal moneta » elkartearen laguntzarekin, « eusko » lekuko monetaren garapena sustatu,Baionan eta hirigunean.