Imprimer ce Post Imprimer ce Post

Kultura anitza

Baionaren kultur eta hizkuntz aniztasuna hiri honek duen altxor handienetariko bat da, eta, gure ustetan, garatu eta goraipatu beharrekoa. Herri elkargoa eta hiriaren artean eskumenak partekatuz, eta, herriko elkarte edo egituren indarrean bermatuz, Baionak dituen kultur egiturak berasmatu, ekintza kulturala bere aniztasunean bultzatu, eta, Kultura herritartu nahi dugu.

Horretarako, Baiona 2014 zerrendak hainbat proposamen mahai gainean jartzen ditu:

  • Hiriaren ezagutzari loturiko herritarrei eta umeei zuzenduriko tailerra artistikoak abiatu,
  • Profesionalizatzeko bidea zabaltzen duten sailetan instituzio eta praktika amateurren artean zubiak eraiki.
  • Museoak dinamizatu ondarearen hezkuntzarako eta kultura berreskurapenerako guneak izateko.
  • Hiritar kartaren bidez kultur ikusgarri batzuk urririk eskaini
  • Donostia 2016 dinamikan parte hartu epe luzeko egitasmoak gauzatuz
  • Hiriaren zirrituak setiatzeko artistei karta zuriakeman: ipuin etxeolak, kanpoko zine emanaldiak, kale arteak, bertso saioak, zirko iobiltaria, Aturri ibaian rock txalupa…
  • Espazio berriak sortu: Arte Garaikide gunea, eleanizdun Olerkiaren Etxea, Munduko musiken hiria…
  • Eleaniztasuna eta kultur aniztasuna arloetan trukaketak errestuko dituen internet orri bat eta espazio berezitu bat sortu
  • Baiona “inarrosi” behar dugu, kultura gure elkar bizitzaren arnasa izan dadin