Hezkuntza

Hezkuntza

dessin-s'instruireBaionako Hiriak eta Hirigune Elkargoak ardura garrantzitsua dute formakuntzan eta heziketan.

Herriko etxeak eskola publikoen lokalak eta fonkzionamendua kudeatzen ditu. Hautetsi bezala, partaidetza mantenduko dugu irakasle ekipak eta guraso elkarteekin, hezkuntza politikaren beharrei erantzuteko. Inegalitateen kontra borrokatzeko, zailtasunak pairatzen dituzten ikasleak laguntzeko ekimenak sustatuko ditugu. Hezkunde nazionalarekin koordinatuz, helburu hau argia dugu : euskarazko irakaskuntza (elebiduna edo murgiltze sisteman) nahi duten gurasoek eskuratu behar dute haien etxetik hurbil.

Beste zerbitzu sozialak eta eskola erritmoen erreformaren ondorioz herriko etxeak antolatu eskolatik kanpoko jardunaldiak Baionako eskolako haur guztiei eskainiko zaizkie, ber baldintzetan.

Unibertsitatearen ondoan, partaide aktibo eta zorrotza izanen gara, goi mailako formakuntzak garatzeko hirigunean eta ikasleen bizia hobetzeko. Aldizkako formakuntzak, aprendizgoa eta formakuntza jarraikia bultzatuko ditugu.

Arte eta kultura hezkuntza, hizkuntzen ikaskuntza, teknologia numerikoen erabilpena, publiko guztiei eskainiko dizkiegu. Posible delarik, belaundiarteko tailerak auzo eta eskoletan antolatuko dira.