Imprimer ce Post Imprimer ce Post

Gure Xarta

BAIONA 2014 elkartea, Baionan, heldu diren herriko etxeko hauteskundeen karietara, zerrenda bat aurkezteko ekimenaren euskarria  izateko sortua izan da.
2013an publikoari aurkeztua izan den « baionarrei gomita » deitu testu batean zehaztutako norabideekin bat egiten duten pertsona guziei irekia zaie.
Elkarte gisako antolaketa moldea hautatua izan da, kanpainaren antolaketan bilatu ibilmolde kolektiboa, demokrazia parte hartzailearen sustapena, gure desmartxako norabide azkarretako batekin koherentzian egituratzeko gisan.
Kide guziek dute elkartearen Biltzar Nagusia osatzen dute eta, honen baitan gehiago inplikatuak diren 10 edo 20 pertsonek, biltzar nagusiak osatzeaz, erabakien obratzea antolatzeaz eta elkartearen eguneroko ibilmoldea animatzeaz arduratzen den talde motor bat osatzen dute.
Erabaki garrantzitsu guziak, politikoak eta antolaketari dagozkienak, Biltzar Nagusian hartu behar baitira, kide guziek, molde berdinean erabakiari esku hartzeko aukera dute BN-etan parte hartuz.
Horren ordez, kidea kanpainaren antolaketan zinez zerbait ekartzera engaiatzen da, haren egoerari hobeki dagokion moldearen arabera:
Hautagaia izanez (hautagai guziek Baionan bizi beharko dute)
Sustengu Batzordean parte hartuz
Programaren apailatzeko lan bilkuretan parte hartuz
«  Atez-atekoan » edo kanpainaren kari antolatu beste ekintza publikoetan parte hartuz
Kanpaina jardun desberdinetako antolaketa materialari laguntza eskainiz
BAIONA 2014 elkartean kidetza hartzen ahal da alderdi edo mugimendu politiko baten kidetza hartuz aldi berean, baina BAIONA 2014eko Biltzar Nagusiak du azken erabakia bere hautu politikoak zehazterakoan, bai eta edozoin alderdik edo mugimenduk bere desmartxari ekarriko lizkiokeen sustengu agerpen modalitateei begira.
Kide egoera lortzen da, kideak ekar ditzakeen ekarpenak zehazten dituen kidetza galdetegia itzuliz eta urtesaria ordainduz.
Kide orok, Biltzar Nagusi batean bere burua ahalorde idatzi baten bitartez ordezkarazten ahalko du. Parte hartzaile bakoitzak ahalorde bat baizik ez du ukaiten ahalko.
Biltzar nagusia, hilabetean behin bederen biltzen da, edo gehiago egin daiteke hala erabakitzen badu edo talde motorrak beharrezkoa dela aurreikusten badu.
Talde motorraren osaketa eta honetan gertatu behar daitekeen gaurkotze oro, biltzar nagusi bakoitzaren kari balidatua izanen da.
Talde motorreko kideek bakarrik ukanen dute elkarteari, mail helbidrea igorri mezu guziak irakurtzeko ahala.