Imprimer ce Post Imprimer ce Post

Gure Oinarriak

Lors d’une conférence de presse le 4 avril 2013 à la galerie Space Junk à la rue Sainte Catherine à Saint-Esprit nous avions lancé une invitation aux bayonnaises et bayonnais. Elle explique l’essence de notre démarche, son fonctionement et invite les habitants de Bayonne à nous rejoindre.

Datorren hauteskundeei begira prestzen dugun zerrenda gure hiriko sozial, kultur eta hizkuntza aniztasuna ordezkatuko da.

Ezkerrekoak izanki, gure asmoa, desmartxa anitza eta parte hartzaile batean kokaturik,
engaiamendu norbanakoak edo kolektiboak, ekonomiko, sozial, kultur, kirol, sindikal edo politiko arloetan, edozein ezkerreko mugimendukoa, ekologista edo abertzale diren Baionesak bateratzea da.

Pentsamolde desberdinak elkartuz, erakunde politikoetan sartuak ez diren pertsonei bezain bat beste alderdietakoei ere irekia izanik, desmartxa hau ondoko norabideen arabera egituratuko da :

  •  gehiengoaren beharren gogobetetzean oinarritu berdintasun eta justizia soziala, etekinak absulutuki lortzeko lasterraldiari ukoa, Europa osoa krisi ekonomiko eta sozial sakon batean sartua delarik herriko etxeko ekintza politikoak elkartasuna antolatzen ahal eta behar du, zerbitzu publikoa eta erraztasun gutien duten sektoreen defentsa ;
  • ondoko belaunaldien interesen defentsa, baliabideen zaintza, ingurune naturalaren oreka eta beroketa klimatikoaren aurkako ekintza ausarta uztartzen dituen garapen eredu baten bitartez ;
  • Baiona ipar Euskal herriko hiri nagusia, lurralde oso honekin elkartasuna eta osagarritasuna jokatzen duena, honen onarpen instituzionalaren inguruan adostasun zabal bat agertzen delarik ;
  • demokrazia parte hartzailea, haien eguneroko bizian eragina duten gogoeta, eztabaida eta erabakietan hiritarrak lotzen dituzten aginte, momentu eta prozeduren bitartez.

Ezkerreko balio eta norabide partekatu oinarri bateratu honetatik abiatuz, Baiona hiriaren
aldeko ekintza egitasmo bat, tokiko izariari lehentasuna ematen dion egitasmo bateratzaile bat, HEMEN erabakia den egitasmo bat eraikitzea erabakitzen dugu. Azken hau, jakitate osagarri eta desberdinduez elikatuko da baionarren kopururik handienak beregana dezan.

BALIOAK PARTEKATZEKO
ENGAIAMENDU OSAGARRIAK
EZKER ANITZAREN DESMARTXA
EGITASMO BATERATUA BAIONAREN ALDE

Hiriko biziaren gaien artean, ondoko lehentasun politikoak aitzinean ezarriko ditugu:

  • enpleguaren dinamika arlo guzietan joan-etorriak (garraio publikoak, mugikortasun eztia, ahalmen urriko pertsonei eskuragarritasuna…),
  • etxebizitza soziala eta prekarioenen egoera,euskararen erabilera eta ikasketa, elkarte biziari sustengua,
  • kultura,
  • eskolier eta ikasleen formakuntza, gizon eta emazteen arteko berdintasunaren aldeko lan iraunkorra
  • garapen ekologiko arduratsua,
  • belaunaldien arteko elkartasuna eta adinekoen bizi baldintzen hobetzea …

Gure helburua da herriko hauteskundeak irabaztea, eta gure taldetik jalgiko diren hautetsiak osoki engaiatuko dira, kanpaina garaian Baionesei eginen dizkiegun proposamenei bizia emateko.

Hiri berdinean bizi garelako, nahi ala ez eta molde informalean, haien hautagaitza adierazi edo beste zerrenda egitasmoetan sartuak diren pertsonekin topo egiten dugu. Prest gaude gurekin eztabaidatu nahi duten guziekin elkartzeko, gure desmartxa azaltzeko gisan. Hala ere, epe laburrera, bigarren itzulirako lor daitezkeen akordioak prestatzeko neholako elkarrizketa egituraturik ez dugu abian ezartzen. Gai hau bere garaian etorriko da, guhaurek gure programaren elementuak zehaztuak izanen ditugularik, eta beste zerrendek defendituko dutenaren jakinean izanen garelarik. Gure gogoeta eta gure erabakia kolektiboak izanen dira.

Gure programaren eraikitzeari dagokionez, nahi genuke ezker anitzaren pentsamolde
desberdinak biltzen dituzten elkarrizketa horien ondorioa izan dadin, bakoitza onartua eta
errespetatua sentitzeko gisan. Pario hau kausitzean, Baionesei frogatuko diegu hiriko egitasmo bat eraman eta obratzeko gaitasuna badugula.

Haatik, komeni da ez ahanztea herriko kontseilu baten ekintza, koadro zabalago batean
sartzen dela beti, eta honetatik ez daitekeela bereizi. Horretarako, Hiriguneko herriekin eta inguratzen gaituztenekin hiri arte mailan ekintza publiko arloko gogoeta eskasa den testuinguru honetan, Euskal herriko hainbat eragile, mugaren bi aldeetan, betirako bake baten aldeko baldintzak eraikitzearen alde jarduten duten testuinguru honetan, pobreenak gehiago ahultzen eta trantsizio energetikoari buruz derrigorrezko aitzinapausoak frenatzen dituen nazio arteko krisi ekonomiko testuinguru honetan, kasu eginen dugu beste ekarpen batzuk aberas ditzaten gure taldearen gogoetak, adibidez :

 

  •  Bayonne Capitale/Baiona Hirinagusi, Baiona Berriak aitzineko hauteskundeen karietara jadanik ekarri proposamenak,
  • Bil Gaiten desmartxak sustengatu norabideak,
  • Bizik proposatu tresna kutxa,
  • Euskal Herriko garapen kontseiluko iritziak,
  • gure kezka nagusien mailan, eta batez ere ingurumenaren mailan, beste herri batzuetan abian ezarri eta kausitu esperientzia guziak…

LAN METODO IREKIA,
PARTE HARTZAILEA ETA GARDENA

Guretzat demokrazia parte hartzailea ez da eslogan bat edo hauteskundeen garaian egin
halako hitz emate bat ; ekintzetan ere gauzatu behar da.

Horretarako, gurekin bat egin nahi duten guziei irekia zaizkien elkarte bat sortu dugu,
gorago aurkeztu norabideetan oinarriturik, molde berezian edo lehentasunezkoan, programa eraikitzeko, laguntza logistiko bat ekartzeko edo hautagaia izateko… Hilabete guziz, biltzar nagusi batek aitzinamendu desberdinak balidatuko ditu eta antolaketa printzipio nagusiak finkatuko.

Biltzar nagusi honek bere baitan, hilabete guziz gaurkotuko den talde motor bat biziaraziko
du. Talde motor honek bi zeregin nagusi segurtatuko ditu:

  • Logistika, finantza eta administrazio koordinaketa
  • Barne eta kanpo komunikazioaren antolaketa

Kari horretara, biltzar nagusiak prestatuko ditu, bertako eztabaidak animatuko eta hartu
norabideen obratzeaz arduratuko da. Bestalde, nahi duten biltzar nagusiko kide guziei irekiak zaizkien gaikako batzordeak, plantan ezarriak dira herriko egitasmoaren burutzea lantzeko eta kanpaina antolatzean momentu azkarrei buruz gogoetatzeko.

Elkartean sartuz, biltzar nagusi guzietarako gomita helarazia zaizue, eta urrats
desberdinen berri ukanen duzue. Zuen engaiamendu maila nola nahikoa izanik ere, horrela
eztabaidan parte hartzen ahalko duzue, zuen ikuspegia azaltzen ahalko edo gehiago
inplikatzen ahalko zarete, zuen hautuaren arabera.

Zuen kidetza gauzatzeko, …………………………