Euskara hizkuntza aniztasunaren bihotzean

Euskara hizkuntza aniztasunaren bihotzean

euskara-webBaionako herriak eta ACBA hiriguneak, hizkuntza politika ausarta abiatu behar dute, baliabidez hornitua eta denboran zehar garatua.

Herritar guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea lagunduko du Herriko Etxeak. Horretarako eskolek euskara denei eskain diezaieten urratsak eginen ditu eta helduei euskara urririk ikasi ahal izateko baliabideak segurtatuko.

Bere funtzionamendutik at, Herriko Etxeak hizkuntzaren erabilpena areagotu eta bultzatuko du bizitza publikoan, herritarrak informatuz, motibazio kanpainak antolatuz edota diru laguntza politikan, hizkuntza irizpideak sartuz. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean ariko da.

Hizkuntzaren promozio eta prestigioa landuko du Herriko Etxeak, jendearen pertzepzioa aldatzeko, atxikimendua handitzeko eta herritarren artean familia transmisioa sustatzeko.

Euskararen erabilpena eta sustapena Euskal Herri eleaniztunari buruz dugun ikuspegiarekin eta Baionan mintzo diren hizkuntza guztiekiko irekitasunarekin uztartuak izanen dira.