Elkartasuna

Anitzek goraipatzen duten «elkartasuna» eleetan gelditzen da, gehienetan, ez baita gauzatzen guziendako hein bereko zerbitzu publikoen eskaintzan.

Oraiko zerbitzu publikoen alde gara, hedatu eta garatu nahi ditugu egun guzietako eremuetara : garraio publikoak, eskolako kantina, ura, kultura…

Zerbitzu publikoen doakotasunaren alde ariko gara, biztanleen oinarrizko beharrei ahalik eta gehien erantzuteko eta jendarte ezberdintasunak murrizteko. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenari lehentasuna emanen zaio. Ezinbestean, oinarrizko irizpide batzuen arabera hautatuko da «ordezkaria» : tokiko gaitasunak, jendarte eta ingurumen irizpideak…

Adinekoak etxean egoteko aukerak landuko ditugu baita erretreta etxeari alternatibak («egoitza-bizitegi » txiki eta hurbilak, geriza familiak,…). Autonomia gabekoentzat eskaintza handitzearen alde ariko gara.

Haur txikien zaintza zerbitzuak hobetuko ditugu, eta tokiak emendatuko haurtzaindegi kolektiboetan. Euskarazko aukerak eskainiko zaizkie nahi duten buraso guztiei.

Prekaritate handiaren aurrean, elikadura laguntza eta urgentziazko aterbetzea, hiri elkargo mailan antolatuko dira.

Eskubideen berdintasunaren alde ariko gara eta diskriminazio edo bortizkeria sexisten biktimen defentsan.