Kirolak

Haur eta gazteentzat diren aktibitate horien garrantzia ikusirik, hezkuntza kirolaren bidez ezinbesteko lehentasuna izanen da.

Emazte kirol garapenari areta berezia eskainiko diogu. Elbarritueri eskaintza hobetuko dugu ere.

Kriterio objektiboak finkatuz, ekarteei eman diru laguntzen zenbatekoaz gardentasuna bermatuko dugu. Auzo guzietan, kirol aktibitateak denentzat izan daitezen, behar diren hornikuntza eta ekipamenduak garatuko ditugu.

Lehentasuna elkarteen sareari emaitea helburua izanki, Baionako Hiria eta Hirigune Elkargoek egitura profesionalei ez die diru laguntza zuzenik emanen. Aldiz, ekipamenduen prestaketa hitzarmen baten bidez eta komunikazio ekintzen bidez sustengatuko ditugu.

Berehalako ekimenak :

Kirol taldeetan hezitzaile gazteen engaiamendua bultzatu hezitaile esperientzidunenganik tutoregotza antolatuz

Formakuntza eta esperientziak trukatu hezitzaile eta kirol talde kudeatzaileen artean elkarlangintza lagunduz

Urte guziz Baionako kirol elkarteen festa antolatu hezitzaile eta kudeatzaile bolondresendako urririkako lanaren saria emanez

Hiriko kirol talde guziak bildu diru laguntzen eskuratzeko irizpideak finkatzeko

sportKirol eskumenaren menturazko lekualdaketa, hiritik Hirigune Elkargora, kirol talde guziekin aztertu

Elkartasuna

Anitzek goraipatzen duten «elkartasuna» eleetan gelditzen da, gehienetan, ez baita gauzatzen guziendako hein bereko zerbitzu publikoen eskaintzan.

Oraiko zerbitzu publikoen alde gara, hedatu eta garatu nahi ditugu egun guzietako eremuetara : garraio publikoak, eskolako kantina, ura, kultura…

Zerbitzu publikoen doakotasunaren alde ariko gara, biztanleen oinarrizko beharrei ahalik eta gehien erantzuteko eta jendarte ezberdintasunak murrizteko. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenari lehentasuna emanen zaio. Ezinbestean, oinarrizko irizpide batzuen arabera hautatuko da «ordezkaria» : tokiko gaitasunak, jendarte eta ingurumen irizpideak…

Adinekoak etxean egoteko aukerak landuko ditugu baita erretreta etxeari alternatibak («egoitza-bizitegi » txiki eta hurbilak, geriza familiak,…). Autonomia gabekoentzat eskaintza handitzearen alde ariko gara.

Haur txikien zaintza zerbitzuak hobetuko ditugu, eta tokiak emendatuko haurtzaindegi kolektiboetan. Euskarazko aukerak eskainiko zaizkie nahi duten buraso guztiei.

Prekaritate handiaren aurrean, elikadura laguntza eta urgentziazko aterbetzea, hiri elkargo mailan antolatuko dira.

Eskubideen berdintasunaren alde ariko gara eta diskriminazio edo bortizkeria sexisten biktimen defentsan.

Euskara hizkuntza aniztasunaren bihotzean

euskara-webBaionako herriak eta ACBA hiriguneak, hizkuntza politika ausarta abiatu behar dute, baliabidez hornitua eta denboran zehar garatua.

Herritar guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea lagunduko du Herriko Etxeak. Horretarako eskolek euskara denei eskain diezaieten urratsak eginen ditu eta helduei euskara urririk ikasi ahal izateko baliabideak segurtatuko.

Bere funtzionamendutik at, Herriko Etxeak hizkuntzaren erabilpena areagotu eta bultzatuko du bizitza publikoan, herritarrak informatuz, motibazio kanpainak antolatuz edota diru laguntza politikan, hizkuntza irizpideak sartuz. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean ariko da.

Hizkuntzaren promozio eta prestigioa landuko du Herriko Etxeak, jendearen pertzepzioa aldatzeko, atxikimendua handitzeko eta herritarren artean familia transmisioa sustatzeko.

Euskararen erabilpena eta sustapena Euskal Herri eleaniztunari buruz dugun ikuspegiarekin eta Baionan mintzo diren hizkuntza guztiekiko irekitasunarekin uztartuak izanen dira.